Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2019ko martxoaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1557

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 314/2018 adostasunik gabeko prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Nik, Isabel Langara Garcia Etxabek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Jakinarazten dut: Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeentzako neurriei buruzko 314/2018 adostasunik gabeko prozedura bideratu da, Salimato Baldek eskatuta, Idrissa Djauren aurka. Interesdunak eskuragarri dauka epai horren kopia, bulego judizial honetan.

Ediktu hau eman eta sinatzen dut Idrissa Djau demandatuari legez ezarritako eran jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean. Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hemeretziko martxoaren hamabian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala