Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2019ko martxoaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1553

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 20koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez egikaritze-proiektua aldatzeko eranskina onartzen baita eta onura publikoaren deklarazioa ematen baita 132kV-ko eta zirkuitu bikoitzeko linea elektrikorako –Hernani-Azpeitia 1 eta 2 deritzen 132 kV-ko lineen Zubietako 132/30 kV-ko transformazioko azpiestazio berri baterako deribatua–, Urnietako, Andoaingo, Lasarte-Oriako eta Donostiako udal-mugarteetan.

Espedientea: RI 20/24072 – 20-ATH 2017-30.

AURREKARIAK

Bat.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren 2018ko apirilaren 6ko Ebazpenaren bidez, instalazioa baimendu, egikaritze-proiektua onartu eta onura publikoaren deklarazioa eman zen Hernani-Azpeitia 1 eta 2 deritzen 132 kV-ko lineen 132kV-ko eta zirkuitu bikoitzeko linea elektriko deribatuaren instalazio elektrikoetarako, Urnietako, Andoaingo, Lasarte-Oriako eta Donostiako udal-mugarteetan.

Bi.– Ebazpen horren ondoren, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k 132kV-ko eta zirkuitu bikoitzeko linea elektrikoaren egikaritze-proiektua aldatzeko eranskina aurkeztu zuen –Hernani-Azpeitia 1 eta 2 deritzen 132 kV-ko lineen Zubietako 132/30 Kv-ko transformazioko azpiestazio berri baterako deribatua–, Urnietako, Andoaingo, Lasarte-Oriako eta Donostiako udal-mugarteetan.

Hiru.– Jendaurrean ikusgai jarri dira aipatutako proiektua aldatzeko eranskina, eta eskatzailearen arabera desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen banan-banako zerrenda. Hala egin da honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua (2002ko abenduaren 23ko EHAA), zeinaren bidez honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio baimenerako prozedurak arautu baitziren: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere; Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-27ko BOE); eta Goi-tentsioko Airetiko Linea Elektrikoen Baldintza Teknikoen Erregelamendua eta horien Jarraibide Tekniko Osagarriak (ITC-LAT 01etik 09ra) onartzen dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua (2008-03-18ko BOE). Jendaurrean jartzeko iragarkia argitara eman zen 2018-12-31ko EHAAn, 2019-01-15eko GAOn eta 2017-12-27ko «El Diario Vasco» egunkarian.

Lau.– 2018ko abenduaren 18an, iragarkiak igorri zitzaizkien Urnietako, Lasarte-Oriako eta Donostiako udalei, udaletxeetako iragarki-tauletan jar zitzaten.

Bost.– 2018ko abenduaren 11n, proiektuaren separatak bidali zitzaizkien Urnietako, Lasarte-Oriako eta Donostiako udalei, eskaeraren alde edo aurka zeuden adieraz zezaten, eta, hala bazegokion, egoki iritzitako baldintza teknikoak ezar zitzaten. Eskaera berriro egin arren, Urnieta eta Donostiako udalek ez zuten erantzunik eman.

Lasarte-Oriako Udalak aldeko txostena egin zuen, eta baldintza teknikoak ezarri zituen. Enpresa eskatzailea den aldetik, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri helarazi zitzaizkion baldintza horiek; horrek erantzun zuen kontuan hartuko zituela Lasarte-Oriako Udalaren txostenean ezarritako baldintzak.

Sei.– Horretarako ezarritako jendaurreko informazio-aldian, Iñigo Aizpurua Zaldua jaunak eta Juan María Juanmartiñena Lasarte jaunak, proiektua aldatzeko eranskineko 98 finkaren eraginpeko gisa, finka horren jabari osoko desjabetzea eskatu zuten, energia elektrikoaren bide-zorrak antiekonomiko bihurtzen baitu zortasunpeko onibarraren ustiaketa.

Idazki horiek enpresa eskatzaileari helarazi ondoren, Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U.k erantzun zuen, alde batetik, ez dela aurkezten linea elektrikoaren eraikuntzak eragindako zortasunek ukitzen ez duten partearen ustiaketa antiekonomikoa dela justifikatzen duen dokumentaziorik; eta, bestetik, argitu zuen, abenduaren 1eko 1955/2000 EDren 162.3 artikuluaren arabera, zortasunak ahalbidetzen zuela linearekiko segurtasun-distantziak errespetatzen dituzten zuhaitz-espezieen landaketa, esate baterako, fruta-arbolena; hau da, ez da zuhaitzak landatzeko debekurik ezartzen.

Zazpi.– Horretarako ezarritako jendaurreko informazio-aldian, Iñigo Aizpurua Zaldua jaunak eta Juan María Juanmartiñena Lasarte jaunak eskatu zuten kontuan hartuak izan zitezela, proiektua aldatzeko eranskineko 102 finkako desjabetzeko moduko gauzen gaineko interes ekonomiko zuzenen titular gisa, eta, horretarako, 2018ko uztailaren 20ko Dekretuaren kopia aurkeztu zuten, Donostiako 1 zenbakiko lehen auzialdiko epaitegikoa.

Idazki hori enpresa eskatzaileari helarazita, Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U.k adierazi zuen Iñigo Aizpurua Zaldua jaunak eta Juan María Juanmartiñena Lasarte jaunak emandako informazioa jaso eta gogoan hartzen zuela, eta eskatu zuen irizpena eman zedila aurkeztutako dokumentazioa nahikoa zen ebazteko.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.– Gipuzkoako lurralde-ordezkariak eman du ebazpen hau, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak eskuordetuta, honekin bat: Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2018ko martxoaren 16ko Ebazpena, zeinaren bidez Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko lurralde-ordezkaritzen esku uzten baita energiaren, industria-administrazioaren eta industria-segurtasunaren arloetako zenbait gairi buruzko eskumena.

Bi.– Espedienteak erregelamenduzko izapide hauek bete ditu: 24/2013 Legea, azaroaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa; 1955/2000 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituena; 282/2002 Dekretua, abenduaren 3koa, Eusko Jaurlaritzarena, eta bat datorren gainerako legedia.

Hiru.– Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. artikuluak onura publikoaren deklarazioa ematen die energia elektrikoa banatzeko instalazioei, horiek instalatzeko behar diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea egiteko eta bide-zorra ezarri eta erabiltzeko, eta deklarazio horrek berez dakar ondasun eta eskubide horien okupazioa eta presaz okupatu beharra, lege horren 56. artikuluaren eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.

Lau.– Aldeko baiespena ematen zaie aipatutako baldintza teknikoei eta Iñigo Aizpurua Zaldua jaunak eta Juan María Juanmartiñena Lasarte jaunak egindako alegazioei, proiektua aldatzeko eranskineko 102 finkako desjabetzeko moduko gauzen gaineko interes ekonomiko zuzenei dagokienez. Proiektua aldatzeko eranskineko 98 finkari dagokionez Iñigo Aizpurua Zaldua jaunak eta Juan María Juanmartiñena Lasarte jaunak egindako gainerako alegazioak, aztertu ondoren eta espedientean dauden txostenen arabera, ezetsi egin behar dira, ez baitago justifikatuta energia elektrikoaren bide-zorrak antiekonomiko bihurtzen duenik zortasunpeko onibarraren ustiaketa.

Bost.– Espedientearen izapideetan eta edukian, egiaztaturik dago betetzen direla indarreko legerian eta aplikatu beharreko gainerako legeetan ezarritako baldintzak eta betekizunak.

Aipatutako lege-manuak eta oro har aplikagarri diren eta horiekin bat datozen gainerako xedapenak ikusi ostean, lurralde-ordezkariak honako hau:

EBAZTEN DU:

Bat.– Onartzea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri 132kV-ko eta zirkuitu bikoitzeko linea elektrikoaren egikaritze-proiektua aldatzeko eranskina –Hernani-Azpeitia 1 eta 2 deritzen 132 kV-ko lineen Zubietako 132/30 Kv-ko transformazioko azpiestazio berri baterako deribatua–, Urnietako, Andoaingo, Lasarte-Oriako eta Donostiako udal-mugarteetan, eta honako ezaugarri nagusi hauek:

1. tartea: tokialdatu egingo dira 3 eta 5 zenbakidun euskarriak.

– Eroaleak: 6 LA-280 HAWK.

– Babes-/lur-kableak: OPGW-16-64 eta ARLE 53(2).

– Euskarriak: metalikoak, sareta-bikoitzekoak, 12 E1 seriea.

– Luzera: 1.063 m.

– Hasiera: 2 zenbakiko euskarria.

– Amaiera: 6 zenbakiko euskarria.

2. tartea: kendu egingo da 16 zenbakidun euskarria, eta tarteko euskarri bakarri jarriko da, 17’ zenbakiduna.

– Eroaleak: 6 LA-280 HAWK.

– Babes-/lur-kableak: OPGW-16-64 eta ARLE 53(2).

– Euskarriak: metalikoak, sareta-bikoitzekoak, 12 E1 seriea.

– Luzera: 701.69 m.

– Hasiera: 15 zenbakiko euskarria.

– Amaiera: 18 zenbakiko euskarria.

3. tartea: tokialdatu egingo da 20 zenbakidun euskarria.

– Eroaleak: 6 LA-280 HAWK.

– Babes-/lur-kableak: OPGW-16-64 eta ARLE 53(2).

– Euskarriak: metalikoak, sareta-bikoitzekoak, 12 E1 seriea.

– Luzera: 340.62 m.

– Hasiera: 19 zenbakiko euskarria.

– Amaiera: 21 zenbakiko euskarria.

Bi.– Deklaratzea onura publikokoa dela instalazio elektrikoa, proiektua aldatzeko onartutako eranskinaren arabera, eta deklarazioak, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik, honako hauek dakartzala berekin: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu beharra, eta okupazioa, gainera, presaz egin beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartzala, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen hau emateko, kontuan hartu dira abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutakoa (2002-12-23ko EHAA) eta baldintza orokor hauek:

1.– Lanak egiteko, onartutako proiektua, onartutako baldintza teknikoak eta, behar izanez gero, eskatzen eta baimentzen diren aldaketak bete behar dira.

2.– Martxan jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen honen egunetik aurrera.

3.– Behin betiko errekonozimenduari eta martxan jartzeko akta emateari dagokionez, lanak amaitu direla jakinarazi beharko dio instalazioen titularrak Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari.

4.– Ebazpen hau emateak ez dakar berekin udal edo probintzia mailako edo bestelako beharrezko obra-baimen edo -lizentziak lortu behar ez izatea, hau da, eskatzaileak nahitaez lortu beharko ditu beharrezko baimen horiek guztiak ere. Halaber, hirugarren posibleek izan ditzaketen eskubideak eragotzi gabe eta jabetza-eskubidea salbu utzita ematen da baimen hau.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industria Sailburuordetzari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean.

Donostia, 2019ko martxoaren 20a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.


Azterketa dokumentala