Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2019ko martxoaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1366

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 4koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez deialdi publikoa iragartzen baita, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea organismo autonomoan lanpostu bat izendapen askearen sistemaren bidez betetzeko.

Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluak xedatutakoa betez (EHAA, 1989ko uztailaren 28koa), eta 6/1989 Lege horren 10.1 artikuluak esleitzen dituen eskumenak oinarri hartuta, erabaki da Ebazpen honen eranskinean jasotako lanpostua betetzea izendapen askearen prozeduraren bidez, oinarri hauen arabera:

OINARRIAK

Lehenengoa.– Ebazpen honen bidez iragarritako deialdiko lanpostua eranskinean adierazitako baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete.

Bigarrena.– Parte hartu nahi dutenek Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Zuzendaritza Nagusira bidali beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Eskabidean, datu pertsonalak eta egun betetzen ari diren lanpostua adierazi beharko dute.

Hirugarrena.– Izangaiek, eskabidearekin batera, honakoak adieraziko dituen Curriculum Vitaea aurkeztu beharko dute:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazioan eta, halakorik bada, enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta izangaiak egokitzat jotzen dituen bestelako merezimenduak.

Eskatzen diren betekizunen eta azaldutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte izangaiek, eskabidearekin batera. Halaber, egokitzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edo bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Laugarrena.– Deialdi hau Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zuzendari nagusiaren ebazpen bidez ebatziko da; ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik hasita.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2019ko martxoaren 4a.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

ALBERTO ALONSO MARTÍN.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua:

Izena: Zuzendariorde Teknikoa (kodea: 512006; dotazioa: 3).

Kokapena: Osalaneko Zuzendariordetza Teknikoa.

Erakunde Autonomoa: Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea.

Lan-tokia: Barakaldo.

Taldea: A.

Kidegoa: X02EU.

Destino-osagarriaren maila: 29.

Berariazko osagarria: 0-A.

Hizkuntza-eskakizuna: 4.a.

Derrigortasun-data: ez dauka.


Azterketa dokumentala