Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2019ko martxoaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1338

IRAGARKIA, zeinaren bidez Inmoclima Online SLri jakinarazten baitzaio egiaztatze-errekerimendua egiten diola SAN-01A001-46-2018 zehapen-prozeduraren ebazpen-proposamenari alegazioak aurkezten dituenak.

Hutsean geratu dira Inmoclima Online SLri (azken egoitza: General Alvarez de Castro kalea zenbakia 8, lokala 1 – 08003 Bartzelona) aipatu errekerimenduaren ohiko jakinarazpena egiteko ahaleginak; hortaz, iragarki hau argitaratzen da, eta interesdunari jakinarazten zaio 10 egun balioduneko epea duela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, gorago aipatutako espedientean aurkeztutako idazkia dela eta, ordezkaritza-egiaztatzeko dokumentu publiko egokia igortzeko.

Iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Legezko ohartarazpenak:

Interesdunek 10 eguneko epea dute Kontsumobiden agertzeko (Done Jakue hiribidea 11, Vitoria-Gasteiz), errekerimenduaren eduki osoaren berri izateko, eta eskatu diren dokumentuak aurkezteko.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 4a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

NORA ABETE GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala