Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2019ko martxoaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1330

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 306/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 306/2018 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Maria del Mar Santamaria Agustin.

Abokatua: Rosa Ana Santa Maria Santa Maria.

Prokuradorea: Patricia Sanchez Sobrino.

Demandatua: Cayetano Rodriguez Asensio.

Judizio horretan 442/2018 epaia eman zen 2018-10-11n, eta epaitzak honako hau dio, hitzez hitz:

Epaitza

XXXXX alaba adingabeari dagokionez, neurri hauek hartzea erabaki dut:

A) 2018ko ekainaren 18ko 333/2018 autoan erabakitako neurriak berresten dira.

B) Guraso-ahala bi gurasoena izaten jarraituko du; halere, amak modu esklusiboan eta aitaren baimenik gabe –leku ezezagunean baitago- adingabearen bizitzan beharrezkoak diren erabakiak hartu ahalko ditu, nola osasunari dagozkionak, hala administrazio-mailakoak –ikastetxeak, pasaportea, eta abar.

C) Bisita-araubideari dagokionez, ez da aitaren aldeko horrelakorik ezartzen. Dena den, alaba adingabea denez, mantendu egin behar da aitarekin duen harremana, bere nahia baita.

D) Alderdi bakoitzak berak eragindako kostuak ordaindu beharko ditu, eta komunak, erdi bana.

Cayetano Rodriguez Asensio demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala