Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2019ko martxoaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1324

EBAZPENA, 2018ko, abenduaren 31koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2018ko uztailaren 30eko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza eskabideak ebazten dituena. Agindu horren bidez, onartzen dira immigrazio teknikarien kontratazioaren jarraipenerako eta erakunde publikoek immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren alorrean jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak, eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2018. urterako. Dirulaguntzen lehen lerroa: immigrazio teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak.

AURREKARIAK

1.– Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2018ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez (EHAA, 2018ko abuztuaren 31koa), onartzen dira immigrazio teknikarien kontratazioaren jarraipenerako eta erakunde publikoek immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren alorrean jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak, eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2018. urterako. Aipatutako aginduaren II. kapituluan dirulaguntzen lehen lerroa arautzen da: immigrazioko teknikarien kontratazioaren jarraipenerako laguntzak.

Agindu horren 15. artikuluak immigrazioko teknikarien kontratazioaren jarraipenerako dirulaguntzetarako erakunde publikoei zuzendutako dirulaguntzen aurrekontu kreditua zehazten du.

2.– 2018ko uztailaren 30eko Aginduaren 14. eta 16. artikuluek honako hauek zehazten dituzte: alde batetik, dirulaguntza eskuratzeko eskatzaileak bete beharreko betekizun eta baldintzak; eta, bestetik, dirulaguntzak esleitzeko irizpide zehatzak.

3.– Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzan immigrazio teknikarien kontratazioarekin aurrera jarraitzeko dirulaguntza eskatu duten erakunde publikoak I. eranskinean adierazitakoak dira.

4.– 2018ko uztailaren 30eko Aginduaren 4. artikuluari jarraikiz, Balorazio Batzordea 2018ko azaroaren 30ean bildu zen eta laguntza-ildo honetan aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpen-proposamena egin zuen, gorago aipatutako araudia kontuan hartuta.

Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzako Balioespen Batzordeak landutako Txosten Teknikoa ikusita, eta aipatu 3. artikulua betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– II. eranskinean zehazten diren erakunde publikoei bertan adierazitako diru-kopuruak ematea, honako kontzeptu honen pean: immigrazio teknikariak kontratatzen jarraitzeko dirulaguntzak.

Bigarrena.– Emandako dirulaguntza bi epetan ordainduko da:

a) Uko egiten ez bazaio, dirulaguntzaren % 70 hilabeteko epean emango da, ebazpen hau argitaratzen den egunetik hasita.

b) Gainerako % 30a, berriz, diruz lagundutako jarduera zuritu eta gero, betiere 2019ko martxoaren 31 baino lehen, eta hurrengo puntuetan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.– Erakunde onuradunak diruz lagundutako jarduerak plazaratu, zabaldu edo argitaratzen dituenean, nahitaez adierazi eta jasoarazi beharko du horietan, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntza izan duela.

Laugarrena.– Gastuen justifikazio orokorra 2019ko lehenengo hiru hilabeteetan egingo da, jatorrizko egiaztapen-dokumentuen ekarpenaren bidez egingo da, edota, salbuespen gisa, dokumentu horien kopia konpultsatuen bidez edo dagokion erakunde publikoan fede publikoa duen pertsonak aldez aurretik ziurtagiria eman ondoren. Azken kasu horretan, ziurtagiriak immigrazio teknikari gisa kontratatu diren pertsonen kopurua eta lanbide-kategoria, horien ordainsariek eragindako guztizko kostu ekonomikoa eta garatutako jardueren zerrenda eta kostua adieraziko ditu, 2018. urteari dagozkionak.

Bosgarrena.– Dirulaguntzaren gastuak zuritzeko bidaltzen diren agiriak aztertu ondoren bigarren ordainketa gutxitu behar izatea gertatuz gero, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako guztia edo zati bat itzuli behar izanez gero, bai gehiegizko finantzaketa egon delako edo bai eskatutako ordainagiri guztiak aurkeztu ez direlako, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak banakako kitapen-ebazpena emango du eta, hala badagokio, bi hilabeteko epea emango du, ebazpena jasotzen denez geroztik, itzuli beharrekoa itzultzeko.

Seigarrena.– Dirulaguntzak eta horien jasotzaileak ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariaren ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 31.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

ERNESTO SAINZ LANCHARES.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala