Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2019ko martxoaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1294

IRAGARKIA, 2019ko otsailaren 28koa, Etxebizitzako sailburuordearen ebazpenak jakinarazten dituena, gora jotzeko errekurtsoei buruzkoak.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Ebazpenen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Andia 13 – 5., 20004 Donostia).

Ebazpen horiek amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta, beraien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzietako epaitegien artean dagokion hartan, ebazpenak jakinarazi ondoko egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 28a.

Etxebizitzako sailburuordea,

PEDRO JAVIER JAUREGUI FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala