Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2019ko martxoaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1287

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 806/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 806/2018 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Perla Delmira Racalde de Agüero.

Abokatua: Alfredo Palacios Jimenez.

Prokuradorea: Iratxe Damborenea Agorria.

Demandatua: Hugo Victor Agüero.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-02-21ean. Hona hemen goiburua:

75/2019 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 21a.

Cristina Navarro Gilek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaileak, ordezkapen-lanetan, ikusi ditu 806/2018 zenbakiarekin erregistratutako auto hauek, zeinetan alderdi demandatzailea Perla Delmira Recalde de Agüero baita, Damborenea Epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta, Victor Agüeroren aurka, auzi-ihesean, eta Fiskaltzak ere esku hartu baitu. Bada, epaileak guraso eta seme-alaben arteko neurri hauek hartu ditu:

Hugo Victor Aguero demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, erabaki da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea aipatutako ebazpena, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesen den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 28a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala