Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2019ko martxoaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1285

EDIKTUA, 1066/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1066/2018 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Banco Santander SA.

Abokatua: Alvaro Vidal-Abarca del Campo.

Prokuradorea: Iratxe Damborenea Agorria.

Demandatua: Xiaofen Chen eta Xinjian XU Liu.

Gaia:

Nik, Yolanda Mendia Rodriguezek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradu naizen honek, jakinarazten dut:

2019ko otsailaren 25ean, aipatu judizioan epaia eman dela, eta hauek dira haren epaitza eta idazpurua:

Ikusi ditut 1066/2018 judizio arrunteko autoak, kontratua suntsiarazteko adierazpenari, zenbateko bat erreklamatzeari eta eskubideak aitortzeari buruzkoak; judizio hori epaitegi honetan bideratu da Damborenea prokuradoreak eskatua, Banco Santander SA ordezkatuz, zeina Vidal-Abarca letraduak lagundu baitu, Xinjian Xu Liuren eta Xiaofen Chenen aurka, biak auzi-ihesean.

EPAITZA

Funtsean baiesten dut kontratua suntsiarazteko adierazpenari, zenbateko bat erreklamatzeari eta eskubideak aitortzeari buruzko demanda, demanda hori epaitegi honetan bideratu da Damborenea prokuradoreak eskatua, Banco Santander SA ordezkatuz, zeina Vidal-Abarca letraduak lagundu baitu, Xinjian Xu Liuren eta Xiaofen Chenen aurka, biak auzi-ihesean, eta, horrenbestez, adierazten dut Zuzenbidearen araberakoa dela 2018ko martxoaren 8tik aurrerako eraginarekin prozedura honen xede den mailegu-kontratua suntsiaraztea, eta Xinjian Xu Liu eta Xiaofen Chen kondenatzen ditut Banco Santander SAri 218.388,17 euro ordaintzera solidarioki. Zenbateko horrek PZLko 576. artikuluan aurreikusitako interesa sortuko du. Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio berariaz.

Xiaofen Chen eta Xinjian XU Liu demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, erabaki da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea aipatutako ebazpena, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aipatutako ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakete.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala