Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2019ko martxoaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1276

AGINDUA, 2019ko otsailaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Galdakaoko udalerriko (Bizkaia) «Máximo Moreno» Musika Eskola Publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Galdakaoko udalerriko (Bizkaia) «Máximo Moreno» Musika Eskola Publikoaren erakunde titularrak «Biolontxeloa» musika-espezialitatea irakasteko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomi Erkidegoan «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2018-2019 ikasturtetik aurrera, «Biolontxeloa» musika-espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:

Kode-zenbakia: 48010374.

Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa

Izen espezifikoa: «Máximo Moreno»

Titularra: «Fundación Pública Centro Municipal de Actividades Musicales de Galdakao»

Helbidea: Urreta kalea, 21.

Udalerria: Galdakao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

● Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.

● Adarrak:

– Kantua: bakarlaria eta korala.

– Instrumentu sinfonikoak: bonbardinoa, klarinetea, kontrabaxua, flauta, oboea, perkusioa, tronboia, tronpa, tronpeta, saxofoia, biolina eta biolontxeloa.

– Instrumentu polifonikoak: akordeoia, gitarra eta pianoa.

– Instrumentu eta dantza tradizionalak: panderoa, trikitixa eta txistua.

– Zenbait joera: baxu elektrikoa, bateria eta gitarra elektrikoa.

– Irakaskuntza osagarria: Inprobisazioa.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea baimendutako irakaskuntzak emateko irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala