Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2019ko martxoaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1274

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 7koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egiteko lege-aurreproiektua.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egiteko lege-aurreproiektua prestatu du, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehaztu bezala izapidetu behar dena.

Horregatik, legezko erregulazio hori betetzeko, Lehendakarik eman zuen 2018ko urriaren 19ko 16/2018 Dekretua, zeinaren bidez hasiera eman baitzitzaion Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko lege-aurreproiektua egiteko prozedurari, erakunde autonomiadun hau izendatuta legegintza-prozedura hau tramitatu behar duen organo gisa.

Aipatu dekretuan, gaia arautzeko bi aukera hauek kontuan hartzeko planteatu zen: arau independente bat idaztea, edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea aldatzea, zehatzago, haren VII. kapitulua aldatzea, orain indarrean dauden arauak, nazioarteko, Europako eta Estatuko arauetara egokitzeko. Aurreratu zen, orobat, legea aldatzeko arau bat onartzea erabakiz gero, bazitekeela arau horretan jasotako beste agindu batzuk ere egokitu behar izatea.

Planteatutako bi aukerak aztertu ondoren, koherenteagotzat jo da, autonomia-erkidego honen ibilbide historikoari jarraitzearen alde eginez, gaia gaur egun indarrean dagoen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen barruan sartzen jarraitzea. Izan ere, lotura bereizezina dago emakumeen aurkako biolentziaren eta emakumeen eta gizonen arteko ezberdinkeriaren artean.

Egin nahi den arautzeak zehaztugabeko hainbat pertsona fisiko eta juridikori eragiten die, eta pertsona horiek ez daude beti guztiak biltzen edo ordezkatzen dituzten antolakundeetan sartuta; horregatik komeni da jendaurrean jartzea.

Hori dela-eta, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin bat etorriz, aipatutako lege-aurreproiektua jendaurrean jartzen da, eta, horretarako, hilabeteko epea ematen da hari alegazioak egiteko, epe hori nahikoa dela iritzita.

Azaldutakoagatik, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egitura organikoa eta funtzionala ezarri zituen urriaren 31ko 214/2006 Dekretuaren 17.2.f) artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egiteko lege-aurreproiektua, egungo izapidetze fasean dagoen moduan eta hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.– Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Idazkaritza Nagusian (Manuel Iradier, 36), interneteko atarian (www.emakunde.euskadi.eus) baita Gobernu Irekiaren atarian (https://www.irekia.euskadi.eus/eu) eta Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa) ere.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 7a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala