Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2019ko martxoaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1255

18/2019 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea Gobernu Kontseiluak hartu duen erabaki bat. Erabaki horren bitartez, onartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sektore publikoaren zerbitzura dauden langile lan-kontratudunen ordainsari-igoerak 2019. urterako, eta finkatzen da funtzionarioen lanpostu-maila bakoitzaren lanpostu-mailako osagarriaren zenbatekoa.

Gobernu Kontseiluak 2019ko otsailaren 26an onartu duen erabakiaren bitartez, onartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sektore publikoaren zerbitzura dauden langile lan-kontratudunen ordainsari-igoerak 2019. urterako, eta finkatzen da funtzionarioen lanpostu-maila bakoitzaren lanpostu-mailako osagarriaren zenbatekoa. Horrenbestez, behar duen publikotasuna emateko, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki honen testua: erabakia, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sektore publikoaren zerbitzura dauden langile lan-kontratudunen ordainsari-igoerak 2019. urterako, eta finkatzen baita funtzionarioen lanpostu-maila bakoitzaren lanpostu-mailako osagarriaren zenbatekoa. Honen eranskinean dago jasota erabaki hori.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 26a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 26KO 18/2019 EBAZPENARENA
ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ ONARTZEN BAITIRA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN SEKTORE PUBLIKOAREN ZERBITZURA DAUDEN LANGILE LAN-KONTRATUDUNEN ORDAINSARI-IGOERAK 2019. URTERAKO, ETA FINKATZEN BAITA FUNTZIONARIOEN LANPOSTU-MAILA BAKOITZAREN LANPOSTU-MAILAKO OSAGARRIAREN ZENBATEKOA

5/2017 Legea, abenduaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituena, automatikoki luzatu da.

2/2019 Legeak, otsailaren 14koak, lansarien arloan 2019ko ekitaldirako presako aurrekontu-neurriei eta luzapenaren beste alderdi batzuei buruzkoak, zenbait neurri ezartzen ditu, aurrekontu-luzapenak eragindako arazo batzuk konpontzeko. Izan ere, arazo horiei premiazko eta berehalako konponbidea eman behar zaie, baina lege-mailako arau bat behar da neurri horiek aplikatu ahal izateko.

Besteak beste, legeak hau finkatzen du 2. artikuluan: sektore publikoaren zerbitzura dauden langileen ordainsariak igotzea 2019ko ekitaldirako. 2. artikuluaren 1. apartatuak hau ezartzen du: 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, 2018ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsarien aldean % 2,25 gehituko dira Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateen zerbitzura dauden eta lan-kontratukoak ez diren langileen urteko ordainsari osoak, baita lehendakariaren, sailburuen, goi-kargudunen eta berdinetsitakoen, behin-behineko langileen eta zuzendaritzako langileen ordainsariak ere. Artikulu horren 2. apartatuak hau jasotzen du: era berean, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateen zerbitzura dauden lan-araubideko langileen soldata-masa % 2,25 gehitu ahal izango da 2018ko ekitaldian ezarritakoaren aldean.

Langile funtzionarioei dagokienez, ez da beharrezkoa otsailaren 14ko 2/2019 Legearen agindua osatzea. Aitzitik, lan-kontratudunentzako igoera gobernuak erabaki behar du, langileen ordezkaritzaren negoziatu ostean. Horri dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorraren 2018ko irailaren 19ko batzarrean, «Euskal Autonomia Erkidegoko 2019ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorren Legea izapidetzeko plangintzari» buruzko gaia jorratu zen.

Beste alde batetik, beharrezkoa da funtzionarioen lanpostu-maila bakoitzaren lanpostu-mailako osagarriaren zenbatekoa ezartzea, % 2,25 igo ostean, Gobernu Kontseiluaren 2018ko urriaren 9ko erabakian 2018rako ezarri zenarekin alderatuta. Erabaki horren bidez onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura diharduten langileen ordainsarien 2018. urterako igoerak.

Hori guztia dela-eta, otsailaren 14ko 2/2019 Legearen azken xedapenetako lehenengoan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 5.1.g) artikuluan ezarritakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen lansari-araubideari eta gainerako langileen soldata-baldintzei aplikatu beharreko arauak eta jarraibideak.

Aurrekoaren ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez eta eztabaidatu ostean, Gobernu Kontseiluak erabaki hau hartu du:

ERABAKIA:

«Lehenengoa.– 2019ko urtarrilaren 1etik ondorioak izanik, ordainsarien % 2,25eko gehikuntza aplikatzea baimentzea, 2018ko abenduaren 31n ezarritako ordainsarien aldean, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzura dauden langile lan-kontratudunentzat.

Bigarrena.– Langile funtzionarioen lanpostu-maila bakoitzari dagokion lanpostu-mailako osagarriaren urteko zenbatekoa, 12 hileko ordainketari buruzkoa, erabaki honen eranskinean dago jasota.

Hirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.»

ERABAKIAREN ERANSKINA.
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala