Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2019ko martxoaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
1250

IRAGARKIA, zeinaren bidez dei egiten baitzaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bideratutako 3/2019 prozedura arruntean interesa duten pertsonei.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariak erabaki du Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

3/2019 prozedura arrunta. ELA sindikatuak aurkeztu zuen, Hezkuntzako sailburuordearen 2018ko urriaren 8ko Ebazpenaren kontra. Ebazpen horrek onartezintzat deklaratzen du ELA sindikatuak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Lehen Hezkuntzako, Haur Hezkuntzako eta Helduen Hezkuntzako funtzionamenduaren lanpostu-zerrenden onarpenaren aurkakoa. (2018ko ekainaren 22an jakinarazi zitzaion sindikatuari zerrenda horien berri).

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoaren arabera, aipatutako prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bertaratu ahal izateko eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu ahal izateko.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 26a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.


Azterketa dokumentala