Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2019ko martxoaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1224

179/2019 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen akatsak zuzentzen baitira: 99/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan duten Kudeaketa eta Zerbitzuetako langileen (administrazio eta kudeaketako goi-mailako teknikari, ekonomiako goi-mailako teknikari, juridikoko goi-mailako teknikari eta antolaketako goi-mailako teknikariak izan ezik) lekualdatze-lehiaketan onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak argitaratzen dituena eta deitutako destinoen behin betiko esleipena egiten duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1403/2017 Ebazpenaren bidez, deialdia egiten da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten kudeaketa eta zerbitzuetako langileen lekualdatze-lehiaketa egiteko. Ebazpen horren 5.1 apartatuari jarraikiz (destinoak behin-behinean esleitzeari buruz ari da apartatu hori), destinoak behin betiko esleitzen dituen ebazpenak baietsi edo ezetsiko ditu garaiz eta behar bezala aurkeztutako erreklamazioak.

2019ko otsailaren 7an, Zuzendaritza Nagusian, garaiz eta behar bezala jaso ziren Aitor Zubiria Mendieta jaunak (Informatikako teknikari espezialista) eta Alejandro Cascante Quintero jaunak (zeladorea) aurkeztutako erreklamazioak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 1eko 709/2018 Ebazpenaren kontrakoak. Ebazpen haren bidez, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan duten kudeaketa eta zerbitzuetako langileen lekualdatze-lehiaketan onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak argitaratzen dira eta deitutako destinoen behin-behineko esleipena egiten da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat etorriz, Administrazio Publikoek edozein unetan zuzendu ahalko dute, bai ofizioz bai interesdunek hala eskatuta, beren egintzetan egindako akats materialak edo aritmetikoak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak dioenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Azaldutako guztiaren ondorioz, eta pertsonalaren arloan indarrean dagoen legeriak egozten dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 24ko 99/2019 Ebazpena zuzentzea. Ebazpen haren bidez, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan duten kudeaketa eta zerbitzuetako langileen (Administrazio eta Kudeaketako Goi-mailako teknikari, Ekonomiako Goi-mailako teknikari, Juridikoko Goi-mailako teknikari eta Antolaketako Goi-mailako teknikariak izan ezik) lekualdatze-lehiaketan onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak argitaratzen dira eta deitutako destinoen behin betiko esleipena egiten da. Hauek dira egindako zuzenketak:

Aitor Zubiria Mendieta jaunari guztira 59,002 puntu aitortzea, Informatikako teknikari espezialisten kategorian onartutakoen zerrenda jasotzen duen Ebazpenaren I. eranskinean.

Alejandro Cascante Quintero jaunari guztira 50,671 puntu aitortzea, Zeladore kategorian onartutakoen zerrenda jasotzen duen Ebazpenaren I. eranskinean.

Alejandro Cascante Quintero jaunari esleitzea Zeladore kategoriari dagokion destinoa (Tolosaldeko ESIa, Tolosako EAG, 2. hizkuntza-eskakizuna eta 2008-06-01ko derrigortasun data), aurreko paragrafoan aitortu zaion puntuazioaren ondorioz eta aukeratutako destinoen arabera.

Eraginik gabe uztea, aurreko bi paragrafoetan xedatutakoaren ondorioz, Zeladore kategoriari dagokion destino honen esleipena: Tolosaldeko ESIa, Tolosako EAG, 2. hizkuntza-eskakizuna eta 2008-06-01ko derrigortasun-data. José María Santos Zunzuneguiren alde emandako Ebazpenaren III. eranskinean dago jasota.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzako 2017ko lekualdatze-lehiaketaren webgunean eta EHAAn argitara dadin agintzea.

Hirugarrena.– Gainerako jardueretarako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 24ko 99/2019 Ebazpenean ezarritakoa mantentzen da.

Laugarrena.– Hiru lege-xedapen hauetan ezarritakoa hartzen da kontuan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua). Haien arabera, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 19a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.


Azterketa dokumentala