45. zk., 2019ko martxoaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1197
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 621/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak.
María Aranzazu Gil Estevez andreak 621/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien ZULUP – 1. Epaitegian (prozedura laburtuko izapideak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2018ko apirilaren 26ko Erabakiaren aurka. Erabaki haren bidez, ezetsi egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren abenduaren 21eko 1534/2017 Ebazpenaren kontra aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen haren bidez, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratu zen eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan erizain laguntzaile kategorian lanean aritzeko txanda irekiko destinoen esleipena egin zen (2014-2015 LEP).
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak, eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 20a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.