Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2019ko martxoaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1194

EDIKTUA, utzarazpenari buruzko 97/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), utzarazpenari buruzko 97/2018 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, H.G.B., S.L.k eskatuta, Janire Orue Riveroren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut H.G.B., S.L.ren ordezkaritza prozesalak Janire Orue Riveroren aurka jarritako demanda, eta kondenatzen dut auzi-jartzaileari 2.866,38 euro ordaintzera – mugaeguneratu eta ordaindu gabeko errentengaitik–, eta giltzak eman arte sortutako errentak ordaintzera, bai eta ordaindu gabeko fakturen datatik epai honetara arte sortutako legezko interesak ordaintzera ere –Kode Zibileko 1101. eta 1108. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz–, gehi Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan xedatuak, epai hau ematen denetik guztia ordaindu artekoak. Horretaz gain, prozesu honetan sortutako kostuak ordaindu beharko ditu.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4760 0000 22 0097 18). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Alderdi demandatzaileari ez zaio apelazio-errekurtsoa onartuko, baldin eta idatziz adierazten ez badu epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aurretiaz ordaindu beharrekoak ordainduta dituela (PZL, 449.1 art.).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Janire Orue Rivero demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hemeretziko otsailaren hogeian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala