Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2019ko martxoaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1186

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 14koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena; honen bidez argitaratzen da Nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak diruz laguntzeari buruzko apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuaren kariaz 2018ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda.

Apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuaren bidez ematen dira Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak eraiki, egokitu, hobetu eta ekipatzeko dirulaguntzak (2007ko ekainaren 4ko EHAA, 106. zk.).

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko maiatzaren 30eko Aginduaren bidez, laguntzen deialdia egin zen 2018. urterako, laguntza horiek eskatzeko epea irekiz.

Aipatutako dekretu horren 11.4 artikuluan ezarritakoa betez, eta kasuan kasuko ebazpena banan-banan jakinaraztea eragotzi gabe, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak ebazpena eman du denek jakiteko dekretu horren babesean onuradun izango diren pertsonak nor diren eta dirulaguntzen kopuru osoa zenbatekoa den; ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuaren kariaz, 2018ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea. Dekretu horrek nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak diruz laguntzen ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 14a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

IRMA MARIA BASTERRA UGARRIZA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala