Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2019ko otsailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1115

EDIKTUA, 192/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritzako 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 192/2018 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Sokoel SA.

Abokatua: Luis Iribarren Ribas.

Prokuradorea: Paula Basterreche Arcocha.

Demandatua: GNC Pull Service SL eta Roberto Rosa Leon.

Gaia: judizio arrunteko demanda.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-01-30ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut Basterreche Arcocha prokuradoreak Sokoel SAren izenean eta bera ordezkatuz aurkeztutako demanda, GNC Pull Service SL eta Roberto Rosa Leonen aurkakoa; horrenbestez, hau:

Demandatuak solidarioki kondenatzen ditut demandatzaileei 33.849,27 euro ordaintzera.

GNC Pull Service SL interesak ordainduko ditu Merkataritza-operazioetan berankortsunaren aurka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitakoaren arabera.

Roberto Rosa Leonek legezko interesa ordainduko du, demandaren egunetik ebazpen honen egunera arte; egun horretatik aurrera, legezko interesa bi puntuz gehituko da, dena ordaindu arte.

Prozesuko kostuak ordaindu beharra ezartzen diet demandatuei.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:0000. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenean salbuesten direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren fede ematen dut, Bilbon (Bizkaia), 2019ko urtarrilaren 29an.

GNC Pull Service SL eta Roberto Rosa Leon demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak, hogei egun balioduneko epean.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko urtarrilaren 31.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala