Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2019ko otsailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1111

EDIKTUA, 831/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian 831/2018 hitzezko judizioa bideratu da, Gabriel Perez Palomino jaunak eskatuta, Susana Sanchez Cabo andrearen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

52/2019 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hemeretziko otsailaren hemeretzia.

Alderdi demandatzailea: Gabriel Perez Palomino.

Abokatua: Susana Sucunza Totoricagüena.

Prokuradorea: Oscar Escaño Elorza.

Alderdi demandatua: Susana Sanchez Cabo.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratuak, orokorrean.

Ikusi dira 831/18 hitzezko judizioaren autoak, zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoak. Epaitegi honetan bideratu dira autook, Escaño prokuradoreak Gabriel Pérez Palomino ordezkatuz eskatuta, eta Sucunza legelariak lagunduta, auzi-ihesean den Susana Sánchez Cabo andrearen aurka.

EPAITZA

Funtsean baiesten dut zenbateko bat erreklamatzeko jarritako hitzezko judiziorako demanda, Escaño prokuradoreak Gabriel Pérez Palomino ordezkatuz eskatuta, eta Sucunza legelariak lagunduta, auzi-ihesean den Susana Sánchez Cabo andrearen aurka; horrenbestez,

Susana Sánchez Cabo kondenatzen dut Gabriel Pérez Palominori 2.450,25 euro ordaintzera, gehi zenbateko horrek 2018ko uztailaren 31tik ebazpen honen egunera arte sortutako legezko interesa, ezertan eragotzi gabe Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan xedatutakoa.

Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio berariaz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (0010 0000 02 0831 18). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen (Araba), bi mila eta hemeretziko otsailaren hamazortzian.

Susana Sanchez Cabo demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan egin eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hemeretziko otsailaren hemeretzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala