Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2019ko otsailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1110

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 351/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 351/2014 adostasunik gabeko dibortzioa.

Alderdi demandatzailea: Claudio Ruben Valenzuela Bravo.

Alderdi demandatua: Gilda Inelia Jerez Gonzalez.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Jakinarazten dut epaitegi honetan adostasunik gabeko 351/2014 dibortzioa izapidetzen ari dela, Getxoko Lehen Auzialdiko 5. zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesalean bideratutakoa, Ana Claudio Ruben Valenzuela Bravok eskatuta, Gilda Inelia Jerez Gonzalez aurka; eta 2019-02-11n, epaia eman da. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.

Gilda Inelia Jerez Gonzalez demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, ez baitakigu egun zer helbide duen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ediktu hau ematen dut, eta, halaber, aditzera ematen ezen, ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa ezar dezakeela demandatu auzi-iheslariak.

Getxo, 2019ko otsailaren 11.

JUSTIZIA ADMIISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala