Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2019ko otsailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
1100

AGINDUA, 2019ko otsailaren 15ekoa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketaren kudeaketan erakunde laguntzaile gisa jarduteko baimen-eskari bat ebazten duena.

Ricardo Goñi Leránoz jaunak, (NAN: ****2082N), Caja Rural de Navarra, S.Coop. de Créditoren (IFK: F31021611) izenean eta hura ordezkatuz, 2019ko urtarrilaren 9an Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketaren kudeaketan erakunde laguntzaile gisa jarduteko baimena aurkeztu zuen.

Caja Rural de Navarra, S. Coop. de Créditok, aplikatu beharreko araubidearekin bat etorrita, erakundeak egindako kobrantzak zentralizatuko lituzkeen bulegoaren helbidea eta banku-gakoa atxiki dizkio eskariari. Aldi berean, hiru solaskide izendatu ditu, diru-bilketaren kudeaketari lotutako gaietan laguntzen jardungo dutenak.

Halaber, honako hauek ere aurkeztu ditu: lankidetza-zerbitzua emateko erakundeak erabiliko lituzkeen bulegoen zerrenda; Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren, Zerga Agentziaren, Nafarroako Gobernuaren eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien ziurtagiriak, zerga-betebeharrak egunean dituela diotenak; eta berariazko adierazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketaren kudeaketako lankidetza-zerbitzua arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2008ko apirilaren 11ko Aginduaren 9. artikuluak zehazten dituen baldintzak betetzen dituela dioena, bai eta lankidetza-zerbitzua delako aginduan ezartzen diren baldintzetan eskaintzeko moduan dagoela ere.

Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuak 2008ko apirilaren 11n Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketaren kudeaketan lankidetza-zerbitzua arautzeko eman zuen Agindua aztertuta, eta kontuan hartuta onuragarria dela eskatzaileak diru-bilketaren arloan egin dezakeen ekarpena, erakunde eskatzaileak betetzen ditu lankidetzan jarduteko bete beharreko baldintzak. Hori dela eta, egintza honen bidez, horretarako baimena ematen zaio erakunde horri.

Ondorioz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuak, Ogasun eta Ekonomia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zituen ekainaren 13ko 168/2017 Dekretuak esleitzen dion eskumena baliatuz, honako hau

XEDATZEN DU:

Caja Rural de Navarra, S. Coop. de Créditori Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketaren kudeaketan erakunde laguntzaile gisa jarduteko baimena ematea.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du. Haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke egintza hau eman duen organoari; horretarako epea hilabetekoa izango da, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123 eta 124 artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a. eta 46.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 15a.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala