Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2019ko otsailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURAKO UDALA
1095

IRAGARKIA, 2019rako Segurako Udalaren Lan Eskaintza Publikoa onartzeari buruzkoa.

Segurako Udal Batzarrak, 2019 urtarrilaren 10ean buruturiko saioan, honako erabakia hartu zuen:

Lehenengoa.– 2019rako Segurako Udalaren Lan Eskaintza Publikoa onartzea.

Bigarrena.– Aipatu Lan Eskaintza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta bere laburpen bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 1989/6 Legeko 24. artikuluan, azaroaren 7ko 1997/16Legeak emandako idazkerarekin, xedatutakoa betez.

2019RAKO LAN ESKAINTZA PUBLIKOA

Karrerako funtzionarioa.

Izena: baliabide publiko, pertsonala eta kontuen administraria.

Dotazioa: 1.

Izaera: funtzionarioa.

Taldea: C1.

Eskala: administrazio Orokorra.

Azpieskala: administraria.

Titulazioa: Batxillergoa, Lanbide Heziketako Teknikaria edo indarrean dagoen araudiaren arabera hauen baliokide diren titulazioak.

Hizkuntza eskakizuna: 3, 2019-01-10 derrigortasun datarekin.

Maila: DO 18.

Dedikazioa: osoa.

Erabaki hau behin betikoa da, eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzo-errekurtsoa jar daiteke, edota egoki iritzitako beste edozein errekurtso, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Auzitegian, bi hilabeteko epean, akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpena eman zuen organoaren aurrean hilabeteko epean, akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Segura, 2019ko otsailaren 20a.

Alkatea,

EÑAUT TELLERIA URKIA.


Azterketa dokumentala