Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2019ko otsailaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
1094

IRAGARKIA, enplegu publikoaren 2017-2018rako eskaintzari buruzkoa.

2019ko otsailaren 27ko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (25. zenbakia) argitara eman dira Arabako Foru Aldundiaren Administrazio Orokorraren zerbitzura karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak eta espezifikoak.

Eskaerak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izango da, iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunetik hasita.

Lehiaketa-oposizio bidez eskaintzen diren plazen zerrenda:

– 2 plaza administrazio bereziko eskala, zerbitzu berezien azpieskala, egiteko berezien klasea, zergak ikuskatzea, zerga ikuskatzailea, A1 azpitaldea, sistema irekiaren txanda orokorraren bidez.

– 4 plaza administrazio bereziko eskala, zerbitzu berezien azpieskala, egiteko berezien klasea, zergak ikuskatzea, zerga-ikuskatzaile laguntzailea, A1 azpitaldea horietatik 3 plaza, sistema irekiaren txanda orokorraren bidez; eta, 1 plaza, barne sustapeneko sistemaren txanda orokorraren bidez.

– 4 plaza administrazio bereziko eskala, azpieskala teknikoa, goi-mailako teknikarien klasea, albaitaria, A1 azpitaldea, sistema irekiaren txanda orokorraren bidez.

– 79 plaza administrazio orokorreko eskala, azpieskala administraria, administraría, C1 azpitaldea; horietatik 64 plaza, sistema irekiaren txanda orokorraren bidez; 7 plaza, sistema irekiaren desgaituentzat gordetako kupoaren bidez; 7 plaza, barne sustapeneko sistemaren txanda orokorraren bidez, eta, plaza 1, barne sustapeneko sistemaren desgaituentzat gordetako kupoaren bidez.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 19a.

Giza Baliabideen Zerbitzuaren burua,

LOURDES MARTÍNEZ DE LAGOS MANZANA.


Azterketa dokumentala