Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2019ko otsailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
830

IRAGARKIA, zeinen bidez Fundiciones Eskoriatza, S.L. (Fundesko) enpresari dei egiten zaion, agerraldi bidez Uraren Euskal Agentziaren 2018ko maiatzaren 15eko Ebazpen Proposamenaren berri emateko. Ebazpen-proposamen horren bidez, Uraren Kanonari dagokion likidazioa jaulkitzen zaio Fundiciones Eskoriatza, S.L. (Fundesko) enpresari. (LIQU-2018-0012).

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Jakinarazten den egintza: Uraren Kanonari dagokion egiaztapen mugatuko prozedurari hasiera ematen dion Uraren Euskal Agentziaren 2018ko maiatzaren 15eko Ebazpen Proposamena; Fundiciones Eskoriatza, S.L. (Fundesko)-k 2015.ekitaldian zehar kontsumitutako euri ur-aprobetxamenduaren titular edo erabiltzaile zuzena den Uraren Kanonari dagokiona.

Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza aipatutako ebazpen-proposamena jakinarazten saiatu zen, baina Administrazioari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik ez zen helburua lortu. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 42, 44 eta 46. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Beraz, zitazioa egiten zaie Fundiciones Eskoriatza, S.L. (Fundesko) enpresako legezko ordezkariei, enpresari dagokion Uraren Kanonaren likidazioa jaulkitzea proposatzen duen Uraren Euskal Agentziaren 2018ko maiatzaren 15eko Ebazpen Proposamena jakinarazteko aurrez-aurreko agerraldia egiteko Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritzan, Orio kalea, 1-3 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba) helbidean. Iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hamar egun balioduneko epea egongo da egintza honen eduki osoaren berri izateko eta ezagutza hori jasota uzteko.

Aipatutako epean agerraldirik egon ezean, jakinarazpena lege-ondorio guztietarako egintzat joko da, epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 27a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala