Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2019ko otsailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
812

AGINDUA, 2019ko urtarrilaren 31koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuarena, zeinaren bidez, kargutik kentzen baita Bizkaiko Foru Aldundiak Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidean (Copafa) duen ordezkaria, ordezkari berri bat izendatzen baita, eta publizitatea ematen baitzaio batzordearen eraketa berriari.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2008ko maiatzaren 26ko Aginduaren bidez, abenduaren 15eko 367/1998, 368/1998 eta 369/1998 Dekretuei jarraikiz sortutako Batzorde Parekideari izena eman zitzaion, haren eraketa zehaztu zen eta funtzionamendu-arauak finkatu ziren.

Batzorde horri Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidea (COPAFA) izena eman zitzaion, eta, funtzioen aldetik duen askatasuna ezertan eragotzi gabe, gaur egun Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikita dago.

Abenduaren 15eko 367/1998, 368/1998 eta 369/1998 Dekretuen arabera, COPAFAk honako kide hauek ditu: batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, eta, bestetik, hiru foru-aldundiak. Halaber, sei batzordekide izango ditu: hiru Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarenak eta beste hirurak foru-aldundienak.

Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkariaren inguruan izandako aldaketa dela eta, beharrezkoa da izendapena eguneratzea eta batzordearen eraketa berriari publizitatea ematea.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Publizitatea ematea Lucía Isla Llona kendua egin dela Bizkaiko Foru Aldundiak COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidean zuen batzordekide postutik.

Bigarrena.– Publizitatea ematea Miren Maite Peñacoba Etxebarria izendatua izan dela Bizkaiko Foru Aldundiak COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidean duen batzordekide.

Hirugarrena.– Publizitatea ematea COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidearen eraketa berriari, ordezkarien arloan izandako aldaketak sartuta.

Hauek dira COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekideko batzordekideak:

Lehendakaria:

M.ª Teresa Amezqueta Alegría, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Zerbitzu zuzendaria.

Batzordekideak:

Ikerne Zuluaga Zamalloa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria.

Irma Maria Basterra Ugarriza, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria.

Maria Asunción Quintana Uriarte, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendaria.

Miren Maite Peñacoba Etxebarria, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendari nagusia.

Xabier Arruti Olazábal, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendari nagusia.

Idazkaria:

Josu Erauzkin Barrenetxea, erakunde ordaintzailearen arduraduna, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikitako karrerako funtzionarioa.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 31.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala