Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2019ko otsailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
705

IRAGARKIA, G 34 2018 AD espedientean instrukzio-egileak eman duen ebazpenaren proposamena jakinarazteko dena.

Hainbat saio egin dugun arren, 72440913K NAN zenbakia duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi ebazpenaren proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2018ko abenduaren 11n zehapen-espediente baten ebazpen-proposamena eman dela, osasun-araudiaren arau-hauste bategatik.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunak hamabost egun balioduneko epea du, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko, espedientearen edukia aztertzeko (Gipuzkoako Osasun Lurralde Ordezkaritzan dago, helbide honetan: Antso Jakituna etorbidea 35, Donostia) eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 39.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia, 2019ko otsailaren 1a.

Gipuzkoako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

JON ETXEBERRIA CRUZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala