28. zk., 2019ko otsailaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
702
IRAGARKIA, zeinaren bidez ordainketaren ebazpena jakinarazten baita, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak Ikerketa eta Garapenerako (I+G) emandako laguntzei dagokienez.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Interesdunek hilabete dute egokitzat jotzen dituzten alegazioak, agiriak eta informazioa aurkezteko, probaldia eskatzeko eta egoki iritzitako froga-bitartekoak proposatzeko. Epe horretan bertan espedientea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzan –Donostia kalea 1, 6. solairua, Lakua I eraikina– aztertu ahal izango dute.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpentzat balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 30a.
Teknologia eta Estrategiako zuzendaria,
IOSU MADARIAGA GARAMENDI.