Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2019ko otsailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
697

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 332/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Epaitegia – Zulup.

Judizioa: 332/2018-MM hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Recreativos Uribe Costa S.L.

Abokatua: Marta Alonso Serna.

Prokuradorea: Juan Carlos Ruiz Gutierrez.

Demandatua: Ely Flores Quiroz.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Nik, Sergio Sabas Sologuestoak, Getxoko lehen auzialdiko eta instrukzioko 6 zenbakiko epaitegiko (Zulup) Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

Aipatutako prozeduran, epaia eman da 2019ko urtarrilaren 28an.

Ely Flores Quiroz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2019ko urtarrilaren 28a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala