Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2019ko otsailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
693

EDIKTUA, hitzezko judizioaren gainean bideratutako 1153/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia, Lehenengo Sekzioa – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Errekurtsoa: 1153/2018 hitzezko judizioaren gaineko apelazio-errekurtsoa.

Errekurtsogilea: Carlos Cabrerizo Garcia.

Abokatua: Federico Saracibar Serradilla.

Prokuradorea: Leyre Cañas Luzarraga.

Alderdi errekurritua: Federico Gonzalez Iglesias.

Abokatua: Fernando Sarmiento Gomez.

Prokuradorea: Isabel Gomez Perez de Mendiola.

Auzi-iheslaria: Indiwagen SLU

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Errekurtso horretan 34/19 epaia eman da 2019-01-23an. Hau dio epaitzak, hitzez hitz:

«Partez baiesten dugu Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko lau zenbakiko Epaitegian Carlos Cabrerizo Garcíak 1265/2017 hitzezko prozeduran emandako 255/2018 epaiaren aurka jarri duen apelazio-errekurtsoa, eta, horrenbestez, epaia ezeztatzen dugu eta ondoriorik gabe uzten. Horren ordez, hau erabakitzen dugu:

– Partez baiesten dugu errekurtsogileak Jon Onanindia Alava, Indiwagen SLU eta Federico González Iglesiasen aurka aurkeztutako hasierako demanda.

– Demandatuak auzi-jartzaileari solidarioki 1.000 euro ordaintzera kondenatzen ditugu.

– Demandatzailearen gainerako uziak ezezten ditugu, eta bi instantzietako kostuen gaineko adierazpenik ez dugu egiten.

– Bidera bedi errekurritzeko egindako gordailu osoa legez dagokion lekura.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.»

Indiwagen SLU demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala