Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2019ko otsailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
688

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 29koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez luzatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileei emateko laguntzetarako 2018ko deialdia egiten duen aginduaren babespean diruz lagundutako jarduketak justifikatzeko epea.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko ekainaren 8ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileei emateko babes-laguntzak arautu ziren eta 2018ko ekitaldirako deialdia egin zen (2018ko ekainaren 18ko EHAA, 116. zk.).

Aginduaren 13. artikuluan (Dirulaguntzen justifikazioa eta ordainketa) xedatutakoaren arabera, dirulaguntza bi zatitan ordainduko da organo kudeatzailearen aginduz, eta bigarren zatia justifikazio-dokumentazioa aurkeztu eta gero ordainduko da, horrela egiaztatu ahal izango baita diruz lagundutako ekintzak gauzatu direla eta zer gastu dagozkien. 2019ko otsailaren 14an amaituko da justifikazio-epe hori. Horretarako, egindako gastutzat hartuko da justifikatzeko epea amaitu aurretik egiazki ordaindu dena.

Hala ere, 2018ko deialdian egindako eta diruz lagundutako gastuak justifikatzeko zenbait atzerapen-eskabide aurkeztu direnez, eta dirulaguntzen espedienteak kudeatzeko eta izapidetzeko atzerapena ikusita, beharrezkoa da diruz lagundutako ekintzak gauzatu direla eta zer gastu izan dituzten justifikatzeko epea luzatzea. Edonola ere, egindako gastutzat hartuko da otsailaren 14a baino lehenago egiazki ordaindu dena, Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako babes-laguntzen aginduaren 14.1.b) artikuluak eskatutakoarekin bat.

Beraz, erakunde onuradunen kopurua ikusita, beharrezkotzat jotzen da ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinaraztea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2019ko apirilaren 15era arte luzatzea Administrazioari baliabide elektronikoen bitartez justifikazio-dokumentazioa aurkezteko epea; dokumentazio horrek ahalbidetu behar du egiaztatzea diruz lagundutako ekintzak gauzatu direla eta zer gastu izan dituzten, ekintzok diruz lagundu baitira Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko ekainaren 8ko Aginduaren bidez, non babes-laguntzak arautu baitziren eta 2018ko ekitaldirako deialdia egin baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileei emateko.

Egindako gastutzat hartuko da otsailaren 14a baino lehenago egiazki ordaindu dena, ez besterik.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 29a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala