Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2019ko otsailaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
679

AGINDUA, 2019ko otsailaren 1ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren datuak babesteko ordezkarien lanpostu huts bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoko datuak babesteko ordezkarien lanpostu bat– izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko xedez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2018ko azaroaren 21eko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2018ko azaroaren 29ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Arturo Ríos Reyes jauna goi-kargudunaren idazkari izendatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren datuak babesteko ordezkarien lanpostu batean (kodea: 520010; dotazio-zenbakia: 200; lanpostu-mailako osagarria: 18; berariazko osagarria: VI-A).

Bigarrena.– Izendapen honek ekonomia- eta administrazio-ondorioak izango ditu izendatua lanpostuaz jabetzen denetik. Jabetza hilabeteko epean hartu beharko da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 1a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala