Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2019ko otsailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
565

IRAGARKIA, G 45 2018 AD zehapen-prozedurari hasiera emateko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hartu duen erabakia jakinarazteko dena.

44141822S NAN zenbakia duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi espedienteari hasiera emateko erabakia. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Horren arabera, jakinarazten zaio 2018ko azaroaren 27an zehapen-espedienteari hasiera emateko erabakia hartu dela, osasun-araudiaren arau-hauste posible bategatik.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunak hamabost eguneko epea du hasierako erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iruditzen zaizkion frogabideak proposatzeko; epe horretan, halaber, espedientea ikusi ahal izango du Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Antso jakituna etorbidea 35, Donostia).

Aipatutako epean alegaziorik egin ezean, erabaki hau ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 64.2.f) artikuluan esandakoaren arabera.

– Erantzukizuna onartzeko aukera dago, aipatutako 39/2015 Legearen 85. artikuluaren ondorioekin; alegia, dagokion zehapena ezarriz amai daiteke prozedura eta hasieran ezarritako isun-zehapenaren zenbatekoa % 20 murriztuko da.

Halaber, ebazpena baino lehenagoko edozein unetan borondatez ordaintzeak amaitu egingo du prozedura, eta proposatutako isun-zehapenaren zenbatekoari % 20ko murrizketa egingo zaio.

Kasu bietan, metagarriak diren murrizketez baliatzeko, zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako akzio edo errekurtsoetan atzera edo uko egin beharra dago.

Hori guztia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia, 2019ko urtarrilaren 23a.

Gipuzkoako Osasun lurralde-ordezkaria,

JON ETXEBERRIA CRUZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala