Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2019ko otsailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
559

AGINDUA, 2019ko urtarrilaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez agindu honen huts-zuzenketa egiten baita: Agindua, 2018-2019 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren 17. eta 18. artikuluetan ezarritako itunen ofiziozko aldaketa ebazten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2018ko abenduaren 20ko Aginduan, zeinaren bidez ebazten baita 2018-2019 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren 17. eta 18. artikuluetan ezarritako itunen ofiziozko aldaketa. Agindu hori 2019ko urtarrilaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (13. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, hutsak zuzenduko dira, ikastetxeei dagokienez eranskinean behar diren aldaketak eginez.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 23a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala