Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2019ko otsailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
556

AGINDUA, 2019ko urtarrilaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, Anoetako udalerriko (Gipuzkoa) «Loatzo» Musika Eskola Publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Anoetako udalerriko (Gipuzkoa) «Loatzo» Musika Eskola Publikoak «Tronboia» musika-espezialitatea irakasteko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoan «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2018-2019 ikasturtetik aurrera, «Tronboia» musika-espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:

Kode-zenbakia: 20012584.

Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.

Izen espezifikoa: «Loatzo».

Titularra: Loatzo Udalerrien Mankomunitatea.

Helbidea: Ergoien kalea, 5.

Udalerria: Anoeta.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

● Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.

● Adarrak:

– Kantua: kantu korala.

– Instrumentu sinfonikoak: biolina, klarinetea, saxofoia, biolontxeloa, tronpeta, flauta eta tronboia.

– Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.

– Instrumentu eta dantza tradizionalak: trikitixa, dultzaina, txistua, txalaparta eta panderoa.

– Zenbait joera: perkusioa, baxu elektrikoa eta gitarra elektrikoa.

2. artikulua.– «Loatzo» Musika Eskola Publikoak baimena du Aduna, Altzo, Irura, Ibarra, Villabona eta Zizurkilgo udalerrietan kokatutako sei sailetarako.

3. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 8a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala