Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2019ko otsailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
555

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2018ko abenduaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira EAEko Hezkuntza Sailaren mendeko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2019-2020ko ikasturtean izena emateko eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea, bai eta ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaera testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2018ko abenduaren 19ko Aginduan (2019ko urtarrilaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 12. zk.), zeinaren bidez ezartzen baitira EAEko Hezkuntza Sailaren mendeko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2019-2020ko ikasturtean izena emateko eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea, bai eta ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

I. eranskinak 2019/253 (20/4) orrialdean honela dio:

«Hizkuntza-eredua kontuan hartuta, bigarren hezkuntzako zenbait ikastetxe atxiki dituzten haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoak.

Ikasleek onarpen-eskaera aurkeztu beharko dute Lehen Hezkuntzako 6. mailatik DBH 1.era pasatzeko.»

Bada, honako hau erantsi behar zaio:

ARABA
(Ikus .PDF)
GIPUZKOA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala