Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2019ko otsailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
549

IRAGARKIA, Zuzeneko Zergen Zerbitzuko buruaren postua izendapen aske bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

2019ko urtarrilaren 25eko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (11. zk.), deialdia egin zen Zuzeneko Zergen Zerbitzuko buruaren postua izendapen aske bidez betetzeko.

Interesa dutenek Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru-diputatuari bidali behar dizkiote eskabideak, eta Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztu, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatzen den edozein bide erabilita aurkeztuko dituzte. Horretarako, hamabost egun baliodun izango dituzte, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 17a.

Giza Baliabideen Zerbitzuko burua,

LOURDES MARTÍNEZ DE LAGOS MANZANA.


Azterketa dokumentala