Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2019ko otsailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
544

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 22koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, non argitaratzen baita Jesús Lázaro Arrotegui jaunak gainditu egin duela 2018ko uztailaren 23ko Ebazpenak (2018ko abuztuaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen-prozesua, «Teknologia Elektronikoa» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko dena.

Errektore honek ebatzi du Jesús Lázaro Arrotegui jauna Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN: 14**71***. Kodea: PLC8L1 – D00237-1. Jakintza arloa: Teknologia Elektronikoa. Saila: Teknologia Elektronikoa. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Zirkuitu digitalen laborategia» eta «Elektronika Digitala».

Proposatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2019ko urtarrilaren 22a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala