Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2019ko otsailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
542

48/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Juan Manuel Sanzo Ollakarizketa jauna kentzen baita Debabarrena ESIko Medikuntza Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari lanpostutik, berak hala eskatuta.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 7ko 6/2016 Ebazpenaren bidez (urtarrilaren 19ko EHAA, 11. zk.), Juan Manuel Sanzo Ollakarizketa jauna Debabarrena ESIko Medikuntza Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Juan Manuel Sanzo Ollakarizketa jauna Debabarrena ESIko Medikuntza Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2019ko urtarrilaren 31tik aurrera izango du ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Debabarrena ESIri.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 16a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.


Azterketa dokumentala