Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2019ko otsailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
541

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 24koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazten baita Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakunde Autonomoko Plangintzako zuzendariordearen lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, bai eta Osalaneko zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 14ko Ebazpenaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz ere (ebazpen horren bidez, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakunde Autonomoko Plangintzako zuzendariordearen lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragarri zen), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Francisco Javier González Gómez izendatzea Plangintzako zuzendariorde (kodea: 512066; dotazioa: 1.a), Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Plangintza Zuzendariordetzan.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2019ko urtarrilaren 28tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; hortaz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Barakaldo, 2019ko urtarrilaren 24a.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

ALBERTO ALONSO MARTÍN.


Azterketa dokumentala