Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2019ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
404

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira 2017ko eta 2018ko ekitaldietan agindutako tratamendu medikoak egitea errazteko dirulaguntzei buruzko hainbat eskabide zuzentzeko errekerimenduak (Osasuneko sailburuaren 2018ko otsailaren 20ko Agindua, 2018ko martxoaren 1eko EHAA).

Ezinezkoa izan da zuzenean jakinaraztea; horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42. eta 44. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

I. eranskinean adierazitako pertsonek eskura izango dute jakinarazten den egintzaren eduki osoa Osasun Sailaren Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 10 egunetan gehienez, errekerimenduko dokumentazioa epean aurkez dezaten.

Hori guztia argitara ematen da, eranskinean adierazitako pertsonek horren berri izan dezaten, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Amaitzeko, ohartarazten zaie ezen, errekerimenduko dokumentazioa epean aurkezten ez badute, laguntza-eskaeran atzera egun dutela ulertuko dela, eta, horretarako, lehenik ebazpena emango da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. eta 68. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 15a.

Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendaria,

FRUMENCIO MOLINERO GUTIÉRREZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana