Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2019ko urtarrilaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
395

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren Agindua. Agindu horretan, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2016ko azaroaren 18ko eta 23ko Aginduetan ezarritako egoera lehengoratzeko betebeharra betetzea errekeritzen da. Agindu horiek, hurrenez hurren, ES-2016-007 eta ES-2016-008 zigor-espedienteak ebatzi zituzten.

Aipatutako Agindua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du; eta gainera, honako ohartarazpen hauek egin behar dira:

1.– Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita, hilabeteko (1) epe luzaezina izango du interesdunak Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2016ko azaroaren 18ko eta 23ko Aginduetan ezarritako egoera lehengoratzeko betebeharra betetzeko. Agindu horiek, hurrenez hurren, ES-2016-007 eta ES-2016-008 zigor-espedienteak ebatzi zituzten.

Horretarako, interesdunak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Sailburuordetzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzara bidali beharko du, lurzoruaren kalitatearen deklarazioaren prozedura eskatzeko burututako miaketazko ikerketari edo, hala badagokio, ikerketa xehatuari dagokion txostena.

2.– Bete beharrekoa bete ezean, edo modu osagabean eginez gero, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak nahitaezko betearazpen agindua emango du, interesdunari hilabeteko lau mila (4.000) euroko hertsatzeko isunak ezarriko zaizkiolarik, ezarritako egoera lehengoratzeko betebeharra bete dadin ziurtatzeko.

Aipatu aginduaren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu, izapide-egintza bat delako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aginduaren testu osoa du interesdunak eskuragarri Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan, Donostia kaleko 1ean, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 16a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana