Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2019ko urtarrilaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
362

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 5ekoa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, 2018. urtean aktibo izan daitezen pertsona fisikoki inaktiboentzako jarduera fisikoak antolatzeko dirulaguntzen ebazpen-proposamen bat eman eta organo honi aurkeztuko dion Balorazio Batzordearen batzordekideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena.

Ikusirik 2018. urtean aktibo izan daitezen pertsona fisikoki inaktiboentzako jarduera fisikoak antolatzeko dirulaguntzen deialdia arautzen duen 2018ko urriaren 10eko Agindua.

Kontuan izanda aipatuta aginduaren 11. artikuluak alde batetik, aurkezten diren eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, eta organo honi aurkeztuko dion ebazpen-proposamen arrazoitu bat emateko balorazio-batzorde bat osatuko dela adierazten duela; eta bestetik, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela batzordekide gisa eta aipatutako batzordearen osaera argitara eman behar dela esaten duela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Jon Redondo Lertxundi (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria).

Batzordekideak:

– Elisabet Altube Bengoa (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako Aholkularitza Juridiko Arloko arduraduna).

– Mikel Bringas Diez (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako teknikaria), batzordeko idazkari modura jardungo duena.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 5a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala