Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2019ko urtarrilaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
280

IRAGARKIA, Araba-Osalan-en lurralde-zentroa garbitzeko zerbitzu-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: OS-B1-2019).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Administrazio, Antolaketa eta Giza Baliabideetako zuzendariordea.

c) Espediente-zenbakia: OS-B1-2019.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Xedea: Arabako lurralde-zentroa garbitzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: 2 urte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: ireki sinplifikatua.

c) Era: zenbait irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: hirurogeita hamar mila euro (70.000), eta hamalau mila eta zazpiehun (14.700) euro, BEZari dagozkionak; guztira, laurogeita lau mila eta zazpiehun (84.700) euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2018ko abenduaren 19a.

b) Esleipenduna: Limpiezas Abando, S.L.

c) Esleipenaren zenbatekoa: Esleipenaren gehieneko aurrekontua: berrogeita hamazortzi mila zazpiehun eta hirurogeita hamahiru euro eta hamabi zentimo (58.773,12), eta hamabi mila hirurehun eta berrogeita bi euro eta hogeita hamasei zentimo (12.342,36), BEZari dagozkionak. Guztira, hirurogeita hamaika mila ehun eta hamabost euro eta berrogeita zortzi zentimo (71.115,48).

6.– Formalizazioa.

a) Eguna: 2018ko abenduaren 28a.

b) Kontratista: Limpiezas Abando, S.L.

Barakaldo, 2019ko urtarrilaren 7a.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

ALBERTO ALONSO MARTÍN.


Azterketa dokumentala