Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2019ko urtarrilaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
274

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 10ekoa, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, lan-arriskuen prebentzioaren arloan (17.0061.01.01.01.02 – 01/2017/43 espedientea, I12017000009058 arau-hauste akta) arau-hauste oso astuna egiteagatik ezarritako zehapena argitaratzea agintzen duena.

Ikusi da Ferrovial Servicios SA enpresari (IFK: A80241789; helbidea: Principe de Vergara kalea 135, 28002 Madril) eta Michelin España Portugal SA enpresari (IFK: A20003570; helbidea: Kantauriko hiribidea 3, Vitoria-Gasteiz) irekitako zehapen-espedientea, 2017ko apirilaren 6an Arabako Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak egindako I12017000009058 arau-hauste aktaren arabera.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Lan eta Justizia Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordearen 2018ko martxoaren 13ko Ebazpenaren bidez, Ferrovial Servicios SA enpresari, eta modu solidarioan Michelin España Portugal SA enpresari, ehun eta hirurogeita hamar mila (170.000) euroko zehapena ezarri zitzaien, Lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 13.10 artikuluan tipifikatuta dagoen arau-hauste oso astun bat egiteagatik. Honela dio artikulu horrek: «Gauzatzen ari diren lan-baldintzei aplikagarriak zaizkien lan-arriskuen prebentziorako araudiko prebentzio-neurriak ez hartzea, horietatik langileen segurtasunean eta osasunean berehalako arrisku larria eragin daitekeenean».

Bigarrena.– Ebazpen hori errekurritu egin zen, eta Lan eta Justiziako sailburuaren aurrean gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ondoren, ebazpena berretsi egin zen 2018ko uztailaren 30ean.

Hirugarrena.– 2018ko irailaren 18an, ebazpen hori irmo bilakatu da.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Espedienteaz arduratzeko eskumena Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena da, honako hauetan xedatutakoaren arabera: apirilaren 11ko 84/2017 Dekretua (2017ko apirilaren 21eko EHAA); maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretua (1998ko ekainaren 3ko BOE); eta Laneko arriskuen prebentzioaren arloan oso arau-hauste larriak egiteagatik ezarritako zigorrak argitaratzeari eta zigortutako enpresen erregistroa sortzeari buruzko azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 2., 3., eta 4. artikuluak (2012ko abenduaren 4ko EHAA).

Ikusirik lege-arauak eta oro har aplikatzekoak diren gainerakoak, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzak, dituen ahalmenez baliatuz, hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jarritako zehapen horri buruzko datuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea. Hona hemen datuok:

– Sozietatearen izena: Ferrovial Servicios SA.

– Zer sektoretan diharduen: Eraikinen garbitasun orokorra.

– Identifikazio fiskaleko kodea: A80241789.

– Sozietatearen helbidea: Principe de Vergara kalea 135, 28002 Madril.

– Eraginpeko lantokia: Michelin España Portugal, Kantauriko hiribidea 3, Vitoria-Gasteiz.

– Egindako arau-haustea: Lan Arloko Arau Hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 13.10 artikulua: gauzatzen ari diren lan-baldintzei aplikagarriak zaizkien lan-arriskuen prebentziorako araudiko prebentzio-neurriak ez hartzea, horietatik langileen segurtasunean eta osasunean berehalako arrisku larria eragin daitekeenean.

– Zehapen ekonomikoaren zenbatekoa: ehun eta hirurogeita hamar mila (170.000,00) euro.

– Arau-hauste aktaren data: 2017ko apirilaren 6a.

– Ebazpen zehatzailearen data: 2018ko martxoaren 13a.

– Zigorra irmo egin zen eguna: 2018ko irailaren 18a.

– Sozietatearen izena: Michelin España Portugal SA.

– Zer sektoretan diharduen: pneumatikoak fabrikatzea, berregitea eta birkautxuztatzea.

– Identifikazio fiskaleko kodea: A20003570.

– Egoitza soziala: Kantauriko hiribidea 3, Vitoria-Gasteiz.

– Eraginpeko lantokia: Michelin España Portugal lantokia, Kantauriko hiribidea 3, Vitoria-Gasteiz.

– Egindako arau-haustea: LAZLTBren 13.10 artikulua: gauzatzen ari diren lan-baldintzei aplikagarriak zaizkien lan-arriskuen prebentziorako araudiko prebentzio-neurriak ez hartzea, horietatik langileen segurtasunean eta osasunean berehalako arrisku larria eragin daitekeenean.

– Zehapen ekonomikoaren zenbatekoa: ehun eta hirurogeita hamar mila (170.000,00) euro.

– Arau-hauste aktaren data: 2017ko apirilaren 6a.

– Zehapen-ebazpenaren data: 2018ko martxoaren 13a.

– Zehapena irmo egin zen eguna: 2018ko irailaren 18a.

Bigarrena.– Argitaratzen diren datu horiek laneko arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astunak egiteagatik ezarritako zehapenen Erregistroan inskribatzea, lehen aipatutako azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari atxikita dago erregistro hori.

Ezarritako zehapenari dagozkion erregistroko datuak bost urteren buruan ezeztatuko dira, zehapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 10a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana