Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2019ko urtarrilaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
273

AGINDUA, 2019ko urtarrilaren 11koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Erakunde Autonomoko lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen Balioeste Batzordeko kideak.

Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Erakunde Autonomoko lan-kontratuko langileen hitzarmen kolektiboaren 9. artikuluaren bitartez, aipatu lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen Balioeste Batzordea sortu zen (jatorrian, Herrizaingo Saileko eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia Erakunde Autonomoko lan-kontratuko langileen hitzarmen kolektiboa, 2008ko apirilaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua, 73. zk.).

Aipatu artikuluan xedatutakoa kontuan hartuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Honako jaun-andre hauek izendatzea aipatu hitzarmenak hartzen dituen langileen lanpostuen Balioeste Batzordeko kide:

Administrazioaren ordezkariak:

Batzordeburua:

– Titularra: Miren Karmele Arias Martínez andrea.

– Ordezkoa: Rodrigo Gartzia Azurmendi jauna.

Bokalak:

– Titularra: Guadalupe Camino García andrea.

– Ordezkoa: Javier Mariano Landeta García jauna.

– Titularra: Malentxo Arruabarrena Julián andrea.

– Ordezkoa: Faustino Ranedo Gómez jauna.

– Titularra: Aranzazu Irusta Sainz Andrea.

– Ordezkoa: Julen Abrisqueta Liceranzu jauna.

Bokal-idazkaria:

– Titularra: Mercedes Aldekoa García andrea.

– Ordezkoa: Mónica Basañez Zuazola andrea.

Langileen ordezkariak:

Bokalak:

– Titularra: Julio Albizua Aspizua jauna.

– Ordezkoa: M.ª José Tudanca de Zallo andrea.

– Titularra: Organe Belausteguigoitia Murillo andrea.

– Ordezkoa: Oscar García Fernández jauna.

– Titularra: Endika Etxebarria Villafruela jauna.

– Ordezkoa: José Rangel Fernández jauna.

– Titularra: Francisco Bonachera Perales jauna.

– Ordezkoa: Garbiñe Ibáñez de Opakua Ormaetxebarria andrea.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe geratzen da Segurtasuneko sailburuaren 2018ko ekainaren 11ko Agindua, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Erakunde Autonomoko lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen Balioeste Batzordeko kideak izendatzen dituena.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 11.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala