Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2019ko urtarrilaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
270

EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 14koa, Natura Ondare eta Kilima Aldaketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira emandako diru-laguntzak, herritar orok izan dezan haien berri. Diru-laguntza horiek agindu honek arautzen ditu: 2018ko maiatzaren 25eko Agindua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez natura-ondarea babesteari buruzko ezaguera sortzeko proiektuak egiten dituzten erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzeko oinarriak ezarri eta horiek emateko deialdia egiten baita 2018. urterako.

Aipatutako diru-laguntzen deialdi-agindua ikusi da, eta, agindu horrek xedatzen duenez, nahitaezkoa da emandako diru-laguntzen zerrenda jakinaraztea.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Emandako diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Zerrenda hori honako eranskin honetan zehazten da:

Eranskina – Natura-ondarea babesteari buruzko ezaguera sortzeko proiektuak egiten dituzten erakunde pribatuentzako diru-laguntzak (2018ko maiatzaren 25ko Agindua, 2018ko ekainaren 5ko EHAA, 108. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 14a.

Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,

AITOR ZULUETA TELLERIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana