Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2018ko abenduaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
6387

EDIKTUA, hipoteka betearazteari buruz apelazioan bideratutako 2456/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia – Bigarren Sekzioa.

Errekurtsoa: AAU 2456-18: Eibarko Betearazpeneko Zerbitzu Erkidearen ebazpenaren aurkako apelazio-errekurtsoa.

Errekurtsogilea: Kutxabank SA.

Abokatua: Junkal Aranegi Alberdi.

Prokuradorea: Iñigo Navajas Saiz.

Gaia: hipoteka betearazteko demanda.

Aipatutako 2456/18 apelazio-errekurtsoan, autoa eman da 2018ko azaroaren 30ean. Hauek dira idazpurua eta xedapenak:

Idazpurua:

159/2018 AUTOA

Ematen duen epaitegia:

Presidentea: Yolanda Domeño Nieto.

Magistratua: Iñigo Suarez de Odriozola.

Magistratua: Felipe Peñalba Otaduy.

Lekua: Donostia.

Eguna: 2018ko azaroaren 30a.

XEDAPENAK:

Baiesten dugu Kutxabank SAk aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiak 2018ko otsailaren 7an emandako autoaren aurkakoa. Horrenbestez, errekurritutako ebazpena errebokatzen dugu, eta alderdi demandatuaren aurkako betearazpen-prozedurak jarrai dezala dekretatzen, legez bidezkoa den guztirako.

Ez da adierazpenik egiten gorako errekurtsoan sortutako kostuei buruz.

Itzul bekio Kutxabank SAri errekurritu ahal izateko egindako gordailua; horretarako, jatorriko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak igor beza dagokion itzultze-manamendua.

Ebazpen hau irmoa da, eta, haren aurka, ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Hala erabaki eta sinatu dute epaileek. Fede ematen dut.

Betearazpeneko alderdi diren Victoriana Arriaga Garitaonandiaren jaraunspen ezezagunaren edota legezko jaraunsleen edota jaraunsle ezezagunen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2018ko abenduaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala