Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2018ko abenduaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
6338

IRAGARKIA, zeinaren bidez eranskinean zerrendaturiko pertsonei jakinarazten baitzaie HABEren mailak egiaztatzeko 2017. urteko azterketa-deialdiei zegozkien ordainsarien likidazioaren egokitzapenari buruzko ebazpena.

Interesdunei ebazpen hori jakinarazteko ahaleginak egin diren arren, inolako ondoriorik lortu ez denez, iragarki hau ematen da argitara, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Ebazpen honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke HABEko zuzendariari, jakinarazpen honetatik aurrera hilabeteko epean.

Interesdunek hori guztia jakin dezaten jarri da jendaurrean iragarki hau, interesdun bakoitzak norbanako jakinarazpentzat hartu behar duena, eta ohartarazten zaie norberaren eskura dagoela jakinarazpen hori HABEren zuzendaritza nagusiko bulegoetan (Vitoria-Gasteiz kalea 3-6. solairua, 20018 Donostia).

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2018ko abenduaren 18a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala