Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2018ko abenduaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
6328

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 3koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, 2018-2019ko ikasturtean lanbide-heziketako ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzeko diru-laguntzak emateko dena.

2018ko urriaren 16ko Aginduak (urriaren 22ko EHAA, 203. zk.) 2018-2019ko ikasturtean lanbide-heziketako ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzeko diru-laguntzak emateko prozedura arautu eta irizpideak ezartzen ditu.

Eskabide-espedienteak aztertuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– I. eranskinean aipatzen diren onuradunei diru-laguntzak ematea, adierazita dauden enpresa-simulazioko proiektuak garatzeko; ondoan, zer ikastetxe diren eta diru-laguntzen zenbatekoak ere adierazita daude.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntzako sailburuari, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 3a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala