Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2018ko abenduaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
6327

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 29koa, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearena, 2018-2019ko ikasturtean ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programarako laguntza berriak ebazten dituena. Hezkuntzako sailburuaren 2018ko maiatzaren 29ko Aginduaren bidez egin zen diru-laguntza horietarako deialdia, baita laguntzak beraiek arautu ere.

Agindu horren 30. artikuluan dago xedatuta ezen, Ikerketa Orokorreko laguntza berriak emateko edo ukatzeko, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak ebazpen espresu bakarra emango duela, hautapen-batzordearen ebazpen-proposamena aintzat hartuta.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta berariazko aholku batzordeen ebaluazioa eta hautapen-batzordeak helarazitako proposamena, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Diru-laguntzak ematea I. eranskinean agertzen diren onuradunei ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programarako, eta dagozkien ezarpen-zentroa, kontratuak eta bidaiak finantzatzeko zentroak jasoko duen diru kopurua ezartzea 2018-2019ko ikasturterako.

Kontratu horiek 12 hilerako izango dira.

Bigarrena.– Ordezkoen zerrenda ezartzea (II. eranskina), arloak eta lehentasuna zehaztuta. Hutsunerik gertatuz gero, 29. artikuluko 5. apartatuak zehazten duen bezala beteko dira.

Hirugarrena.– Ukatutako eskabideen zerrenda onartzea (III. eranskina), ez onartzeko arrazoiak zehaztuta.

Laugarrena.– Aukeratze-prozesutik kanpo gelditu diren pertsonen zerrenda onartzea (IV. eranskina), kanpoan geratzeko arrazoiak zehaztuta.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea; beraz, haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesadunek, Hezkuntzako sailburuari zuzenduta. Horretarako epea hilabetekoa da, ebazpen hau www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 29a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

I. ERANSKINA
EMANDAKO DIRU-LAGUNTZAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ordezkoen zerrenda
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
UKATUTAKO ESKABIDEEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
Aukeratze-prozesutik KANPORATUTAKO ESKABIDEEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala